Edukira joan

Alfred Werner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfred Werner

(1914)
Bizitza
JaiotzaMulhouse, 1866ko abenduaren 12a
Herrialdea Frantzia
 Suitza  (1895 -
HeriotzaZürich, 1919ko azaroaren 15a (52 urte)
Hobiratze lekuaRehalp Cemetery (en) Itzuli 
Familia
Ezkontidea(k)Emma Werner (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Züricheko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaArthur Rudolf Hantzsch (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Züricheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaGöttingengo Zientzien Akademia
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 127296952 Edit the value on Wikidata

Alfred Werner (Mulhouse, Alsazia, gaur egun Frantzia, 1866ko abenduaren 12a - Zurich, Suitza, 1919ko azaroaren 15a) suitzar kimikaria izan zen.

Kimika ikasketak Zurichen egin zituen. Bertan Hantzschen ikasle eta lankidea izan zen. 1890 eta 1891 artean, Parisko Collège de Francen Marcelin Berthelotekin lan egin zuen. Suitzara itzuli eta Zuricheko Unibertsitatean kimika irakasle izan zen. 1895ean Suitzako hiritartasuna lortu zuen[1].

Nitrogenozko konposatuen estereokimika ikertu, eta balentzien koordinazioaren teoria azaldu zuen. Hari esker, konposatu konplexuen sorreraren azalpena eman ahal izan zuen. Konposatu ez-organikoen egiturari dagokionez, berrikuntza handiak egin zituen, eta haren lanen ondorioak kimikaren alor guztietara zabaldu dira azken urteotan. 1913an, Kimikako Nobel saria eman zioten kimika ez-organikoaren arloan egindako lanengatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Alfred Werner Nobelprize.org

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]