Caernarfon
| Caernarfon | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Herrialdea | |
| Lurraldea | Gwynedd |
| Postakodea | LL55 |
| OS grid kodea | SH485625 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 53°08′N 4°16′W / 53.14°N 4.27°W |
![]() | |
| Demografia | |
| Biztanleria | 9.615 (2011) |
| Bestelako informazioa | |
Caernarfon Galesko ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Gwynedd lurraldeko hiriburua eta hiri nagusia. Halaber, galesdun populazioa duen udalerririk handiena da.
Ynys Môn uhartearen aldamenean dago kokatuta. Bangor hiritik 13.8 km-tara dago bestela.
2011ko erroldaren arabera 9.615 biztanle zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lekuan aspalditik izan dira finkapenak. Herrigune zaharretik 650 metro hego-ekialdera erromatarren Segontium izeneko herrixka edo kanpamendu gotortua zegoen. Kokapen hori baliatuz, Eduardo I.a Ingalaterrakoak sinbolismo eta itzal handiko gotorleku bat eraikiarazi zuen Galesko konkista amaitu eta berehala. Bere seme Eduardo Caernarfongoa bertan jaiotzea nahi izan zuen.
1955ean hiria proposatu zuten Gales osoko hiriburua izateko, baina Cardiffek diferentzia handiz irabazi zuen bozketan, 136-11 emaitzarekin, ordutik herrialdeko burua izanik.
1969ko uztailaren 1ean, Charles Galesko Printzearen kargu hartzea ospatu zuten Caernarfon gazteluan. Protesta politiko ugari gertatu ziren zeremoniaren inguruan, baita atentatuen mehatxuak ere.
2019ko uztailean, hirian antolatu zuten Galesen independentziaren aldeko elkarretaratzea.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caernarfon oso ezaguna da, besteak beste, 1283an eraikitako Caernarfon gaztelua bikaina dela-eta. Hiriko harresiak ere nabarmenak dira.
- St Peblig's Church edo Eglwys Llanbeblig. Eliza honek Segontium erromatar aztarnak ditu inguruan.
- St Mary's Eliza.
- Merkatu Zaharra (Old Market Hall).
- Morfa Parkea.
- Udaletxea.
- David Lloyd Georgeren estatua.
- Black Boy Inn, XVI. mendeko osatatua.
Galesera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiritarren %86.1a galeseraduna zen 2001eko erroldan, hiztun gehien dituen Galesko hiria izanda. Bertako aldaera Cofi dialect edo Y dafodiaith Cofi deitzen da.
Nazio mailako Eisteddfod antolatu dute 7 aldiz: 1862, 1894, 1906, 1921, 1935, 1959 eta 1979an. Halaber, Celtic Media Festival jaialdiaren anfitrioak izan ziren 2009an.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plaid Cymru ohiko garailea da hirian hauteskundeetan.
Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea].jpg/120px-Lewis_Jones_(Wladfa).jpg)
- Eduardo II.a Ingalaterrakoa (1284–1327), Ingalaterrako Erregea 1307tik 1327ra.
- William Henry Preece (1834–1913), ingeniaria eta asmatzailea.
- Lewis Jones (1837-1904), Patagoniako Y Wladfako sortzaileetarikoa.
- David Lloyd George (1863–1945), politikaria. Erresuma Batuko Lehen Ministroa 1916tik 1922ra.
- Dafydd Wigley (1943-), politikaria.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Market Street kalea
- Udalerriaren ikuspegia gaztelutik
- Ikuspegi orokorra
- Eglwys_Llanbeblig edo St Peblig's Church.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caernarfongo udal webgunea
- Caernarfoneko webgunea
- Caernarfongo turismo bulegoaren webgunea
- Encyclopaedia Britannican.
