Limes
Limes-a (latinez: limes, "muga", singularrez; limites pluralez) Erromatar Inperioaren kanpoaldeko muga zen. Muga horiek egonkorrak izan ohi ziren, harresi bat zeukaten gehienetan, eta gaztelu, gotorleku, zaintza dorre eta herriz hornituta egon ohi ziren.

Europan, Rhin eta Danubio ibaietan zehar kokatzen zen, emari handiko ibai hauek, muga natural bezala erabiltzeko, eta, osatzeko, erromatarrek harresi handiak altxatu zituzten I. mendetik aurrera eraikiak izan zirenak, modu eraginkorrean, geroz eta sarriago gertatzen ari ziren barbaroen inbasioetatik defenda ez zitezkeen tokietan, defentsa garrantzitsu eta egituratuenak II. mendetik aurrera eraiki ziren arren. Distantzia batetik behin, dorre bat edo beste edozein gotorleku lotzen zitzaion harresiari. Limes hauek, merkatariak erakartzen zituzten, eta soldaduen familiak ere handik gertu finkatzen ziren, eta, horrela, denboran aurrera, erromatar herri bihurtu ziren (atzerritarren inbasioen mende egon arren), baita latindar eta barbaroen arteko merkataritza eta kultura elkartrukearen gune ere.
Erromatar Inperioaren mugak Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk, eta zehazki Hadrianoren Harresia 1987an,[1] eta Goi Germania-Retiako limes-a 2005 eta 2008an.[1] Azken hori, munduan existitzen den mugaz haraindiko tokietako bat da.

Jatorrian, limes hitzak, latinez, mugako tropek zaindutako edozein bide izendatzen zuten. Horregatik, hitza, benetako harrizko harresiak (Britania) zein batetik bestera distantzia batetara zeuden zurezko gotorleku kateak izendatzeko erabiltzen da. Azken eredu hau zen gehien erabiltzen zena Germaniako muga zabal eta arriskutsuan, muga bezala, ibaiak erabil ezin zitezkeen tokietan. Denborarekin, erromatarrek eurek, germaniarrak kontratatu zituzten soldadu limes-ak zaintzeko.
Limes-en zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inperioan zehar gotortutako limes nagusiak hauek izan ziren:
- Hadrianoren Harresia eta Antoninoren Harresia (garai batean Septimio Severoren Harresia izenez ezaguna) Britania Handian.
- Rhingo limes-a edo Limes Germanicus Germanian, ibaiaren ibilbidea jarraituz Alpeetara arte. Saalbergeko gaztelua (gatzezko mendia), Frankfurtetik iparraldera, erromatar limes-aren zati zen, Rhin ibaiaren ekialdera sartzen zen erromatar probintziako batean, Taunuseko mendigunetik gertu aurkitzen ziren aztarnategi batzuetatik gatza lortzeko asmoz, egungo Hesse estatuan. Erromatarrek inguru hauetan eraikitako gaztelu batzuk, mendilerrotako hau edo, hobe esanda, mendigune hau ekialderantz sartzeko probesten dute, Rhinetik haratuago.
- Danubioko limes-a, Danubio arroaren inguruan eraiki zuten, Bavariako egungo Alemaniako estatuan, Austrian, Eslovakian, Hungarian, Kroazian, Serbian, Bulgarian eta Errumanian, Danubio ibaian. Germaniako limesa bukatzen zen puntuan hasten zen, Retia, eta Norikoa, Dazia (256 arte), Panonia eta Mesia probintziak mugatzen zituen.
- Afrikako limes-a, Afrika prokontsularra, Saharan eta Atlas mendietan berbereek kontrolatutako lurraldeetatik banatzen zuena.
- Arabiar-palestinar limes-a, erromatar lurraldea Arabiako basamortutik bananduz, urtegi puntuetan eraikitako gotorleku kate batean zetzana, bide sare dentso batez komunikatua, basamortuko nomaden erasoaldietatik defenditzeko eta karabanen iritsiera babesteko.
- Ekialdeko limes-a, Eufrates ibaiaren ibilguan sostengatua, Siria eta Kapadoziako probintziak Partiar Inperiotik eta, ondoren, Sasandar Inperiotik banatuz, hiri eta gotortutako postu kate batek eratutakoa, urtegi puntuak eta ibaiaren ibiak kontrolatuz, legionarioen gotorlekuak atzeguardian daudelarik, hiru-bost eguneko ibilaldiko distantziara.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Frontiers of the Roman Empire» UNESCO World Heritage Centre (kontsulta data: 2023-02-26).
Bibliografia gehigarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Luttwak, Edward (1987) La grande strategie de l' empire romain , Paris: Economica, «Bibliothèque stratégique » bilduma, 260 or. ISBN 2717812695.
- (Ingelesez) Carroll-Spillecke, Maureen (2015) Romans, Celts & Germans : the German provinces of Rome, Stroud, Gloucestershire : Tempus,160 or. ISBN 0752419129.
- (Italieraz) Wacher, John (1989) Il mondo di Roma imperiale. 1, La formazione, Bari, Laterza, coll. « Storia e societa », 386 or. ISBN 8842034185.
- (Gaztelaniaz) Arce, Javier (1998) «Un limes innecesario», in: Hidalgo de la Vega, María José ; Pérez Sánchez, Dionisio; Rodríguez Gervás, Manuel José (koord. ) Romanización" y "reconquista" en la península Ibérica: nuevas perspectivas. 185-190. or. ISBN: 8474818966.
- (Frantsesez) Laederitz, Pierre(2001) Les limites de l'empire : les strategies de l'imperialisme romain dans l'oeuvre de Tacite. Paris : Economica. ISBN: 9782717843460, 2717843469
Antzinako literatura erromatarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Laederitz, Pierre (itzul.,1999) Frontin. Les stratagemes. Paris, Institut de stratégie comparée : Economica. « Bibliothèque stratégique » bilduma, 283 or. ISBN 2717838864)
- (Frantsesez) Wuilleumier, Pierre (itzul, 1990) Tacite. Annales 0055?-0120?). Paris : Les Belles Lettres, « Collection des universités de France » bilduma, 201 or. ISBN 22510126-8.
Kongresuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1st Congress of Roman Frontier Studies, argitaratua: E. Birley, Durham 1952;
- 2nd Congress of Roman Frontier Studies, argitaratua: E. Swoboda, Graz-Cologne, 1956;
- 3rd Congress of Roman Frontier Studies, argitaratua: R. Laur-Belart, Bâle, 1959;
- XX kongresua Morillo Cerdán, Ángel (koord.); Hanel, Norbert (koord.) eta Martín Hernández, Esperanza (koord.) (2009) : Limes XX. Estudios sobre la frontera romana. International Congress of Roman Frontier Studies. LIMES (20. 2006. León). Polifemo : Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), Servicio de Publicaciones. ISBN: 978-84-96813-25-0, 978-84-00-08854-5
- International Congress of Roman Frontier Studies. LIMES
- Breeze, David J.; Ivleva, Tatiana; Jones, Rebecca H. eta Thiel, Andreas (2022): A History of the Congress of Roman Frontier Studies 1949-2022. A Retrospective to mark the 25th Congress in Nijmegen. Oxford : Archaeopress Publishing Ltd. ISBN 9781803273020, 9781803273037 (e-Pdf)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abel G. M. (2024-08) «El limes: así eran las fortificadas fronteras del Imperio Romano». National geographic.
- «Las limes». Arre caballo!
- Álvarez Fernández, Jorge (2023-03-22) Limes Arabicus, la cadena de fortificaciones que protegía el territorio romano de las tribus del desierto. La Brujula Verde
- «Las reformas de Limes» Guerra y Ejército en la Antigüedad. Univesitat de València.
- Limes. Viator Imperii