Lutrinae
- Artikulu hau Lutrinae azpifamiliari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Igaraba».
| Lutrinae | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Carnivora |
| Familia | Mustelidae |
| Subfamilia | Lutrinae Bonaparte, 1838 |
Lutrinae Mustelidae ugaztun familiako azpifamilietako bat da. Euren izen arrunta igaraba izan ohi da, nahiz eta izen honekin hainbat espezie izendatu. Gaur egun 13 espezie ezagutzen dira, 7 genero ezberdinetan. Mundu osoan zehar bizi dira.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uretan lehorrean baino hobeto bizi diren animaliak dira. Larru sendoa dute, iragazkaitza, euren gorputzeko beroari eusten laguntze diena. Ondo egiten dute igeri eta sudur-zuloak ur-azpian itxi ditzakete, 6 minutu arnasa hartu gabe egon daitezkeelarik. Igerian orduko 12 kilometroko abiadura har dezakete.
Arra emea baino handiagoa izaten da. 8 eta 15 urte arteko bizi-itxaropena dute. 36 hortz dituzte, 6 letagin goian zein behean. 5 behatz dituzte hanka bakoitzeak, mintz batekin erdian, igeriketan laguntzeko.
.jpg/250px-Lutrinae_(15618781982).jpg)