Ostrazismo
Itxura
| Artikulu hau hobetzeko lanean ari da PesadaProgre lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |

Antzinako Grezian, ostrazismoa estatuarentzat mehatxu izan zitezkeen herritarrak erbesteratzea zekarren zigor politikoa zen. Atenasen, zigortu nahi zuten pertsonaren izena buztinezko ontzi-pusketan, ostrakonetan, idazten zuten. Zigortutakoak hamar urtez utzi behar izaten zuen hiria. Erroman, berriz, zigortutakoak ondasunak eta gizarte-maila galtzen zituen, zehaztu gabeko aldi batez (gehienetan, bizitza osorako). Egun ere, hedaduraz, ostrazismo terminoa alderdi bateko lerro ofizialarekin bat ez datozen politikariek batzuetan jasaten duten bazterketa adierazteko erabiltzen da.